Home

IMG_4698

Euskal Herriak ez ditu zazpi probintzia, zortzi baizik. Zortzigarrena, alegia, Euskal Diaspora dugu. Mendez mende eta urtez urte Argentina, Venezuela, edo Estatu Batuetako mendebaldetik sakabanatu diren kideek irudizko euskal eremu berri bat sortu dute. Euskal kultura eta usadioak herrialde eta belaunaldi berriei zabaldu dituzte, baina diasporak ere Euskal Herria ideia berriekin aberastu du.

San Fermin ikastolako azken belaunaldiak emigrazio olatu berri baten parte izaten ari da, Zortzigarren Probintzia honen izaera berdefinituz. Badira Karlos Jimenez bezala, ia ikastola amaitu zutenetik kanpoan ibili direnak, Eneko Ganuza antzera urte mordoxka atzerrian dabiltzanak, eta Ion Urdaniz bezala, emigrante nortasuna gauza berri gisa sentitzen dutenak.

Ganuzak 1992an amaitu zituen ikastolako ikasketak, eta Mikrobiologia ikasi eta gero, bost urte daramatza Estatu Batuetako Arizonan algen inguruko ikerketak egiten. Krisi ekonomikoaren diaspora eta orain dela urte batzuk artzain, arrantzale edo euskal bidaiariek sortutakoa ezberdinak iruditzen zaizkio.

Garaiko diaspora abentura haundiagoa zen”, dio Ganuzak. “Gaur egun Euskal Herritik gertu bizi gara interneta, hegazkinak eta abar direla eta”.

Jimenez, Buenos Airesen zortzi urte ibilia, ados dago, eta Argentinako hiriburuan urte edo hilabete pare batetarako bizi diren euskaldun kopurua du hori frogatzeko. “Gure belaunaldiarentzat atzerrira joatea ez da betirako erabakia. Ez da aintzina bezain dramatikoa.”

Ion Urdaniz 2005ean graduatu zen eta Erresuma Batuko Leamington Spa hirian urte bat darama ingenieritzan lanean. Bere ustez, egungo emigrazioak asmo haundiagoak ditu eta beharra baino gehiago, helburu pertsonalak betetzearekin lotuta dago. “Nahiz eta gaur egun egoera zaila bizi, ez dugu biziraupen arazorik. Nere kasuan, automozio ingenieritza ez da indartsu Euskal Herrian, eta karrera bertan behera utzi baino, hobe zen ateratzea”.

Urtez urte, emigrante guztiek bizimodu hobea topatzen saiatu dira. Baina Urdanizek esan bezala, presio maila ezberdina izan daiteke, eta dirudienez, gaur egun atzerrian dauden ikasle askok aukera berriak buruan izanik gogotsu atera egin dira.

Agian emigrazio hori desira baten ondorio izateak beste euskaldunekin izandako harreman motan eragina du ere. Euskal nostalgiaren ondorioz sortutako Euskal Etxeen presentzia haundia izan arren, ez Urdaniz eta ez Ganuzak ez dituzte haien herrietan beste euskaldun asko ezagutzen. “Lehenbiziko sei hilabeteak Eskozian pasatu nituenean euskaldun mordoa ezagutu nituen”, dio Urdanizek. “Baina Ingalaterra erabat ezberdina da”. Badu beraz lurralde eta familia uzteko moduak atzerritik euskal kulturarekin diren lotura mailarekin harremana?

Jimenezen kasuan, esperientzia ezbedina izan da Argentinan dauden Euskal Etxe kopuruarengatik. Hango euskal diaspora beste tokietakoa baino aktiboa da antza, eta Jimenezek euskaraz hitz egiten duten argentinar gazteak ezagutu ditu.

Euskara hitz egiten jarraitzea ez da horren erraza guztiontzat baina, eta euskaldun elkartea aintzina baino ahulagoa izan daiteke. Hala ere, badirudi belaunaldi berriko diasporak naturan topatu dezakela Euskal Herria. Ganuzaren arabera, Mendebaldeko natura eta mendia, etxean bezala, bizimoduko parte haundia dira. Eta Urdanizen ustez, Ingalaterra Euskal Herriarekin zerikusirik izan ez arren, paisaiaren berdetasuna eta ardiak antzekoak dira. Bizimodua, jendea, hizkuntza eta hiriak desberdinak izan arren, naturan beti topa daitezke antzekotasunak, batez ere Euskal Herria bezalako lurralde plural batetik etorrita.

Natura berdea urrun dutenentzat ordea, futbola bezalakoak gelditzen dira. “Argentinan ez dute inoiz ulertuko nola euskal ekipoek jokatzen dutenean, talde ezberdinetako jarraitzaileak batera dauden taberna berdinetan poteak hartzen. Hemen erlijioa futbola da, han ostera anaitasuna.”

Urdanizentzat, gaur egun zaila da Euskal Diasporarekin soilik identifikaturik sentitzea. “Europa eta Espainia osoko gendea mugitzen da, beraz ez da euskaldunei bakarrik dagokien egoera bat.”

Ganuzarentzat, euskara pixka bat galduta izan arren, Fernando Pessoa idazle portugaldarrak esan bezala, hizkuntza nazioa da. Gizaki guztiek haurtzaroko memoriak gurekin eramaten ditugu, eta San Fermin ikastolako ikasle guztien kasuan, euskal hizkuntza eta kultura memoria hoien parte dira. Haren ustez, “egunen baten diaspora Euskadira buelta egingo du eta euskal pasadizoak amets berriekin aberastuko ditu”.

Advertisements

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s