Home

Desde San Fermín a Suecia, Francia, Escocia, Holanda y Estados Unidos. Hace unos años estos eran viajes para los intrépidos o los acaudalados. Pero ahora es raro, muy raro, encontrar una generación de la Ikastola sin un alumno que haya salido a “hacer las Américas”, aunque sea fuera de América. Adriana Corral, Nerea Oreja, Maitetxu Zabalza, Nerea Alonso y Goizane Ros lo han hecho. Cuatro años después de graduarse en la Ikastola, las cinco acaban de terminar o empezar su año en el extranjero. Una experiencia que, sin apenas dudarlo, recomiendan a todos los alumnos.

2007ko uztailean amaitu zuten bostek Batxilergoa. Orduan selektibitatea, Ikastolako festa, graduazioa eta hainbeste desiratutako uda zetozen. Baina hilabete pare bat besterik ez ziren falta haien bizitzako kapitulu berria idazten hasteko. Adriana eta Goizane Iruñean gelditu ziren. Bata Enpresen Administrazioa Unibertsitate Publikoan eta bestea Farmazia Nafarroako Unibertsitatean ikasteko. Gainontzekoek orduan utzi zuten Iruñea. Nerea Alonso Donostian gelditu zen Deustuko Unibertsitatean Komunikazioan aritzeko eta bitartean, Maitetxu Zabalza eta Nerea Oreja Salamankaraino joan ziren Ingenieritza Geologikoa eta Filologia Hispanikoa jorratzera. Lau urte pasa dira eta orduan hasitako kapitulo hura ixteko zorian daude. Aurretik beste bat ere ireki ondoren: Kanpoan egotearena.

Denek nahi zuten hizkuntza berria praktikatzea eta bidaiatzearekin batera kultura eta jende ezberdinak ezagutzea. Nerea Alonsok, aurten Herbehereetan dagoena, atzerrian ikastea “ezinbesteko esperientzia” bezala ikusten zuen, eta Maitetxu Zabalzak, Eskoziatik, “gauza berriei aurre egiteko momentua!” zela zioen

Proiektu berri bat hasi behar dutenen irrikia sentitu zuten denek. Baina baita beldurra ere. Ingelesez diren klaseak jarraitu ahal izango ditut? Etxekoak gehiegi botako ditut faltan? Lagunekin moldatuko naiz?, edo Goizane Ros bezala urrunago joaten zirenentzat: “Maletak ongi ailegatuko zaizkit?”. Etxea utzi baino lehenagoko asteak kezkaz beterik ziren. Maletak, bisadoak, paperak, agurrak… Nerbio hutsa.

Goizane Ros Floridara ailegatu zen iaz. Estatu Batuetako ikasle bizitzaren inguruan zuen erreferente bakarra serie eta pelikulena zen. “Eta egia esan, herrialde oso aunitz eta ezberdina izan arren, niri tokatu zitzaidana bertan ikusitakoarekin antza haundia zuen”, dio. Pentsamendu eta kolore guztietako jendea zegoen, kirolen inguruan antolatutako mundu bat eta nerabeentzako serieetan ikusten den bezala, zaletasun bakoitzerako taldeak. Antzerki taldea, animadoren taldea eta, nola ez, frisbee taldea.

Gutxi gora behera, denek aurkitu zuten esperotakoa. Nerea Orejarentzat, Paris zen bere ametsetako hiria. Amèlie pelikulan ikusitakoak maitemindu zuen, eta errealitateak ez zuen damutu. “Hiriak kulturara iristeko erraztasun asko ematen ditu”. Bost bat eurorengatik, opera, ballet eta antzerkiak ikusten zituzten, beste askotan, Musée d’Orsay bezalako museoak bixitatu eta horrekin asetzen ez baziren, tabernetan dozena bat jazz kontzertu zituzten.

Nerea Alonso eta Adriana Corralentzat hotza izan da haien bidaietako klabe bat. Nerea Groningenen da momentuan, Holandan eta hango jendearen hoztasunak harritu zuen hasiera batean. Oso zuzenak dira holandarrak, oso errespetatsuak inguruko arau sozialekin, esaterako, eta ez da oso ohikoa bere emozio eta sentipenak argi erakusten dituen holandarra. Hori bai, nahiz eta horren zorrotzak izan, oso jatorrak dira ingurukoekin”, dio. Arau sozial hoien artean, txirrindulaz joatearena da ohikoenetariko bat. Nereak entzuna zuen hango bidegorrien garrantzia, baina milaka txirrindulez beteriko aparkalekuek harritu zuten.

Adriana Corral Suedian egon zen iaz, eta Nerea bezala, jendearen seriotasuna gogoratzen du. “Hizkuntzak asko baloratzen dituzte eta ia denek gutxienez bi dakizkite”, dio. “Gu baino askoz lehenago bazkaltzen eta afaltzen dute eta endak ere lehenago ixten dituzte”.

Baina jendea alde batera utziz, dirudienez paisaia izan zen Adriana gehien harritu zuena. “Hiru hilabete eman genituen elurrez inguratuta”, dio. Hotza, gogorrena izateaz gain, politena ere izan zen.

Esaterako, Zirkulo Polarrera egindako bisitaren parte garrantzienetariko bat izan zen. Adrianarentzat, Kiruna hirira egindako bisita izan zen gauzarik politena. Izan ere, han txakurren bidez gidatutako trineoetan ibili ziren, baita elurrezko motorretan ere.

Maitetxu Zabalza Edinburgon da, eta hotza baino, haize boladek harritu dute. “Adi egon behar duzu zakarrontzi kontainer, kartel edo seinale batek harrapatzea nahi ez baduzu!”, dio. Gainontzekoek bezala, Maitetxuk ere topatu du bere herrialde berriko estereotipoak frogatzeko momentua. Harentzat ez da bitxia kuadrodun gonak jazten dituzten mutilak kaletik topatzea edo zeltiar musika entzutea. “Urrenean beti dago gaita eskoziar beten doinua”.

Dena den, gainontzekoek bezala ere, harritu duten gauzak topatu ditu Maitetxuk. Kanposantuak adibidez. Izan ere, hiriko kanposantua, sakratua baino, parke arrunt bat dirudi. Jendeak liburuak irakurri, paseatu eta baita piknikak ere antolatzen dituzte.

Baina bidai eta esperientzia kulturalaz gain, bidai hauek ikasi eta karreraren parte izateko dira batez ere, eta horri dagokionez, denek ezberdintasun haundiak ikusi dituzte haien herrialde eta gurearen arteko hezkuntza sistemarekin. Orokorrean, dena praktiko eta independienteago dirudi. Klase ordu gutxiago dituzte, eta orokorrean hori errezagoa dela uste dugun arren, ohituta ez daudenentzat zaila suerta daiteke. Hemengo Unibertsitate batean 100% azterketa bat izan daiteke. Azterketa zaila, baina liburua buruz ikasi eta klasera joan barik pasa daitekeena. Atzerrian ordez, azterketak errazagoak dira, baina lan konstantea beharrezkoa.

Goizaneren kasuan harrigarriena teknologiaren erabilera izan zen. “Farmazian Klaseak bideoan grabatzen zituzten eta interneten jarri. Beraz ez zen beharrezkoa klasera joatea ere gehienetan”. Horrekin lotuta, denek nabaritu zuten nolabaiteko “informaltasuna”, Goizaneren kasua ere extremoena izanik. Estatu Batuetan ez dirudi formalago izateagatik ikasle hobea zarenik. Izan ere, klasean jan eta edan egiten zuten, nahi zutenean sartu eta irten, eta baita pijaman jantzirik joan ere.

Ikusitako guztiarekin ikasten da atzerrian. Egindako bidaiekin, bisitatutako museoekin eta klaseekin. Eta hasiera batean dena polita eta harrigarria dirudien arren, badira gogorrak diren ezaugarriak ere. Goizaneren kasua jarraituz, pobrezia eta herrialdearen “bipolartasuna” harritu zuten. Bere klaseko zorioneko jendearen eta kaleko jende pobrearen arteko ezberdintasuna. Farmazia ikasirik, Goizanek han praktikak egin zituen, eta dirudienez, “bazen jendea behar zituen pastilla guztiak eskatu ordez bat edo bi besterik erosten zituena dirurik ez zutelako”.

Eta, puntu guzti hauek ikusita, zerekin gelditzen dira gure ikasleak? Goizane eta Adriana esperientzia errepikatzeko irrikitan daude, eta iazkoaren ondoren, kanpoan bizitzen ikusten dituzte bere buruak. Nerea Alonsorentzat ordez, kontrakoa gertatu da. Euskal Herrian zein ongi bizi naizen konturatu naiz Holandan, eta han bizitzeko uste nuen baino gogo gehiago ditudala ikusi dut”. Izan ere, onerako edo txarrerako, kapitulu honekin denek argitu dute zertxobait haien istorioa nolakoa izatea nahi duten.

 

Advertisements

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s